Araka-ri buruz

Hainbat ikuskizun diseinatu eta ekoitzi ditu, non bere eszenografiek eta elementu hegalariek ikusleentzako ikusizko lengoaia harrigarriak lortu duten.

Txakur Galdua

  • FETEN 2017 Sari Ohikoez kanpoko ikuskizun onena
  • MAX Sariak – Kaleko Antzerkiaren Obra Onenaren finalista

A-Ta-Ka!

  • Ikuskizun onena – Keochang International Festival KIFT 2012 (Hego Korea)

Marcos Castro Solórzano eszena-zuzendaria eta eszenografoa da.

Hainbat diziplina artistikotan trebatua, gaztetatik kaleko antzerkia eta objektuen antzerkia maite ditu, eta 2002an Ana Ortegarekin batera Cal y Canto Teatro sortu zuen, nazioarteko panoraman estetika propio bat eratu duen konpainia.

Bere lanak munduko 26 herrialdetako jaialditan parte hartu du.

FETA Gdànsk (Polonia) · Taipei Arts Festival (Taiwan) · Shangay Childrens Arts Festival (Txina) · Festival de la Cité, Lausana (Suitza) · Tunbridge Wells Puppetry Festival (Ingalaterra) · Puppentheater Magdeburg (Alemania) · Festival d’ete de Quebec · Ricca Ricca Festa (Japonia)

hauek bere ibilbide luzeko batzuk besterik ez dira.

2025

Longford Lights Festival-erako (Irlanda) ikuskizun nagusia zuzentzeko bereizketa berezia jasotzen du, Birr Vintage Arts Festival-en ere estreinatzen dena.

2024

Vitoria-Gasteizen kokatzen da ARAKA sortzeko eta dantzarekin eta poetika bisualarekin harremanetan dauden proposamen erradikalak eta berritzaileak sortzeko.

Urte berean Vitoriako Udalaren enkarguz Olentzero kabalkadako proiektu bat sortzen du.

Eranskin fotografikoa

Zuzendaritza eszenikoarekin batera, argazkilari gisa ikerketa-lan perrsonala egin du. Antzinako herri-kulturan oinarritzen diren ikerketa lanetan aritu da, bereziki, maskaradetan eta inauterietako jaietan, kale-antzerkiari estu lotuta baitaude. Honen ondorioz, penintsulako iparraldeko hainbat leku ezkutuetan topatu daitezken adierazpen horietako asko dokumentatzen dituen argazki-proiektu bat sortu zuen, Divinos Carnales izenekoa.

Ofizio honen etengabeko mugikortasunari esker, munduan zehar argazkilari lanean ibili ohi da, ikertuak izan ez diren arte-adierazpenekin lotutako gaiak sakonduz. Bestalde, despopulazioa eta honek dituen ondorioak jorratu ditu, baztertuak izan diren errealitateetan murgilduz eta ingurune horiek egiazkotasunez epe luze batean islatzeko konpromezua hartuz.