Araka hitzaren esanahia denboran galtzen da, eta forma ugari hartzen ditu munduan zehar.

Sanskritoan agertzen da lehenengo aldiz, eta bertatik hartzen du ¨arar¨ hitza jatorrizkotzat. Gainera, testuinguru budistan ¨arar¨ hitza maisu zaharra esan nahi du. Bestalde, guaranierazko hizkuntza indigenan, araka ukazio sakona deritzo: inoiz ez.

Arabieraz, ordea, mugimendua adierazteko erabilia da. XIX. mendearen amaieran, Argentinako hiriburura joaten ziren etorkinek asmatutako hizkuntza herrikoian, arriskuaz ohartarazteko erabiltzen zen. Euskadin, Arabako mendi ezagunak izateaz gain, euskaraz ARAKA ¨arakatu¨ aditzaren sustraia da, ikertu edo aztertu esan nahi duena.

Milaka esanahi ezberdin hitz bakar batentzako, etengabe aldatzen ari den soinu baten antzera.